Open data Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak

Sartu euskadi.eus-era

Menua ireki

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazioa

Lege-informazioa

Lege-oharra

Open Data atariaren bitartez eskuragarri dauden edukia eta informazioa bere orri nagusian ageri den Creative Commons lizentziaren menpe egongo dira baldin eta jabetza intelektualaren eskubideen menpe badaude eta haien titulartasuna Euskal Autonomia Erkidego Orokorrari badagokio.

Behera kargatzeko ematen diren datuen arabera, datu multzo bakoitzarentzat argi ezarri den lizentzia erabili beharko du erabiltzaileak kasu bakoitzean. Lizentzi hau bi motakoa izan daiteke: egiletza aitortzeko lizentzia (Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia batean ezarritakoa) edo informazio publiko erabiltzeko lizentzia aske eta doaneko bat.

Nolanahi ere, erabiltzaileak datuak behera kargatzean eta geroago datu horiek erabiltzean bere gain hartzen du erantzukizuna honako betebeharrak bete daitezen:

  • Informazioaren edukia aldatua ez izatea.
  • Informazioaren zentsua ez desnaturalizatzea.
  • Iturria aipatzea eta datuak erabiltzeko lizentzian ezarritako eskakizunak betetzea.
  • Azken eguneraketaren data aipatzea.

Jabetza intelektualari buruz egokitu litezkeen eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoarenak dira edo bere jabe legitimoenak, horien gaineko eskubide guztiak gordeta geratzen direla.

Baldin eta web honetan eskuragarri dagoen informazioaren erabilpenak lege-ohar honetan ezarritakoa hausten badu eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek ere bide emango dute Administrazio horri legez dagozkion egintzei ekiteko eta, hala balegokio, egintza horien ondoriozko erantzukizunak eskatzeko.

Atariak aukera emango du kanpoko orrietara jotzeko eta horien gainean Euskal Autonomia Erkidegoak ez du inolako kontrolik eta, hortaz, horietaz ez du inolako erantzukizunik hartuko. Beraz web gune horretako erabiltzailea lotura horietan erabiltzeko dauden baldintza berezien menpe geratu beharko da.

Pribatutasun-politika

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera, hori garatzen duen Erregelamenduarekin bat etorriz eta Datuak Babesteko Euskal Legeari jarraituz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak datu pertsonalak babesten ditu. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa Euskadi.net atariko lege-informazioan jasota dago.

Horretarako, datu pertsonalak aldatzea edo baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea saihesteko beharrezko segurtasun-neurriak hartu dira eta aurrerapen teknologikoen arabera eguneratu dira. Halere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko ingurunean segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Euskadi, auzolana